231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Kreditu bereziak

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko irailaren 24an egin bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2019 aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziak gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu eta ez da alegaziorik jaso. Horregatik guztiagatik, goian adierazitako araudiaren arabera, aurrekontu-aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

Gastuetako partida hauek sortzea:

Partida “4. Faseko obrak: Burutain-Ostitz lotunea”. Zenbakia: 1 1611 6230006. Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro. Gehikuntza: 53.401,43 euro. Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 53.401,43 euro.

Partida “4. Faseko obren zuzendaritzaren ordainsariak”. Zenbakia:
1 1611 6270001. Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro. Gehikuntza: 6.075,00 euro. Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 6.075,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta baliabide atxikiak.

Partida “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta baliabide atxikiak”. Zenbakia: 1 87000. Zenbatekoa: 59.476,43 euro.

Erripan (Odieta), 2019ko azaroaren 11n.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1914490