231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa, Erronkaribarko Mankomunitatearen
araubiderako ordenantzen zenbait artikulutan.
Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko azaroaren 7an egin bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea Erronkaribarko Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen zenbait artikuluren aldaketa, Ibarreko funtsen diruzainari buruzkoak, idazkari kontu-hartzaileak eta Batzordeko buruak banketxeetan diren funtsak erabil ahal ditzaten solidarioki eta batera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erronkarin, 2019ko azaroaren 11n.–Batzordeko burua, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L1914412