231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu
transferentziak 2019ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, kreditu berezien, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien espedientea onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu arruntean; guztira, 298.128,62 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2019ko urriaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez Udalaren 2019ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak (298.128,62 euro egiten dutenak) egiteko espedientea behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehigarrien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu beheitituak:

a) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 284.628,62 euro.

3.–Finantza-gastuak: 13.500,00 euro.

Gastuen beheititzea, guztira: 298.128,62 euro.

GASTUEN goititzea:

a) Eragiketa arruntak.

1.–Langileria gastuak: 41.327,07 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 196.801,55 euro.

b) Kapital-eragiketak.

6.–Inbertsio errealak: 60.000 euro.

Gastuen goititzea, guztira: 298.128,62 euro.

DIRU-SARREREN goititzea:

b) Kapital-eragiketak.

8.–Finantza-aktiboen goiti-beheitiak: 130.968,60 euro.

9.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: -130.968,60 euro.

Diru-sarreren goititzea, guztira: 0,00 euro.

Laburpena:

Gastuen beheititzea: 298.128,62 euro.

Gastuen goititzea: 298.128,62 euro.

Aldea: 0,00 euro.

Diru-sarreren goititzea: 0,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko azaroaren 12an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1914478