2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2020ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Tebas-Muru Artederretan, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1913909