231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantza, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1913908