231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

43/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko irailaren 19an egin osoko bilkura berezian, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 43/2019 espedientea, diru-sarreraren bidezko kreditua sortzeko.

Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2019ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

DIRU-SARRERAREN BITARTEZ KREDITUA SORTZEKO ESPEDIENTEA (43/2019 ZENBAKIA)

1.–Gastu goitituak:

0.9200.4.–Dirulaguntza uholdeek ukituei: 50.000 euro.

Guztira: 50.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.4.–Dohaintzak uholdeengatik: 50.000 euro.

Guztira: 50.000 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1914468