231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa 2020rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2019ko azaroaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak 2020ko ekitaldirako.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Ez bada halakorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Santakaran, 2019ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1914526