231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1557.1. lurzatian.
Hasierako onespena

Tokiko gobernu batzarraren erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa katastroko 1. poligonoko 1557.1. lurzatirako, Jorge Tirapu Mendiorozek sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita, hain zuzen ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitara eman eta biharamunetik; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zeinaren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Orkoienen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1914549