231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, lurzoru urbanizaezinari buruzkoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko urriaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

1.–Hasiera batean onestea Mendabiako Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzeko proiektua, lurzoru urbanizaezinari buruzkoa (A1 azpikategoriak, nekazaritzako produktibitate handiko lurzorua, eta G2 generikoa), Mendabiako Udalak sustatua. Aldaketaren xedea da lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa doitzea abeltzaintzako poligonoaren ingurunean, dagokien kategorian bil daitezen erabilera horietarako lurzati guztiak, abeltzaintzako instalazioak dituztenez. Gaur egun A1 kategoria dute, nekazaritzako produktibitate handiko lurzorua.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

3.–Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin, eta ingurumen-txosten estrategikoa egin dezan.

Mendabian, 2019ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1914480