2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 5/2019 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Carcarren, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L1914470