231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

313/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, María Irache Fernández Arellano andrea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Irache Fernández Arellano andrea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2019ko azaroaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1914069