231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Leazkueko Kontzejuari dagokionez

Anueko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen, aldeko botoa emanik udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoak:

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Leazkueko Kontzejuari dagokienez, honako baldintza hauen arabera:

  • Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta haren efektu-data izanen da 2020ko azaroaren 1a.
  • Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak dira Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak; estatutuok onetsi ziren 2011ko otsailaren 9an, eta argitaratu ziren 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an.
  • Horretarako, Anueko Udalak Mankomunitateari emanen dizkio zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak; hori guztia, bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Leazkueko Kontzejuan edateko uraren hornidura eta saneamendua egiteko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, Odieta eta Ultzamako Udalei, Leazkueko Kontzejuari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin (lege horrek hizpide du Herri Administrazioen Araubide Juridikoa).

Anuen, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L1914708