231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Errebokatzea garai batean Leazkueko Kontzejuaren alde egindako hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza.

Udal honek 2019ko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

–Errebokatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetzea, Leazkueko Kontzejuari dagokionez, Anueko Udal honek eskuordetu baitzizkion kontzeju horri, 2000ko apirilaren 4an.

–Horretarako, erabaki da Anueko Udalak bere gain hartzea orain arte Leazkueko Kontzejuaren ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztiak, edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Leazkueko Kontzejuari, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. atalarekin (lege horrek hizpide du Herri Administrazioen Araubide Juridikoa).

Anuen, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L1914707