231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, Otadiko Santo Kristo 3. sektoreko M-7 lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko urriaren 30eko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Altsasuko Otadiko Santo Kristo 3. sektoreko M-7 lurzatiaren xehetasun-azterketa, David Barrena Gonzalez jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboari zuzendua, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913918