2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Xehetasun-azterketa, irisgarritasuna hobetzeko Burunda kaleko 2an. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2019ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Altsasuko Burunda kaleko 2ko xehetasun-azterketa, bertako jabekideen erkidegoak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:
–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboari zuzendua, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Altsasun, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1913917