231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

407E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Isabel Vidaurre Argote andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

2019ko azaroaren 5ean, María Isabel Vidaurre Argote andreak Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoko burutzatik kentzeko eskaera aurkeztu du, 2019ko azaroaren 8tik aurrerako ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuko bigarren paragrafoan xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Isabel Vidaurre Argote andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2019ko azaroaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea María Isabel Vidaurre Argote andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1914218