231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Beatriz Eguaras Tirapu andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean daude Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren adostasuna.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Beatriz Eguaras Tirapu andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak ondorioak izanen ditu urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua indarrean sartzen den egunetik. Foru dekretu horrek Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen du.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1914310