231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

46/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Leticia García Reinaldos andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Politika Ekonomikoaren Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Leticia García Reinaldos andrea izendatzea, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Politika Ekonomikoaren Ataleko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Finantza Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1914351