231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Miren Idoia Martínez Alkat andrea, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Miren Idoia Martínez Alkat andrea, Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko azaroaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1914347