231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Toki Araubideko Foru Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Toki Araubideko Foru Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 3. artikuluak batzorde horren osaera ezartzen du, honela: Foru Komunitateko administrazioaren zazpi ordezkari eta Nafarroako Toki Administrazioaren beste zazpi. Azken hauek toki entitateen elkarte edo federazioek hautatu behar dituzte toki entitateen kideen artean, Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan. Erregelamendu hori urriaren 18ko 277/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 30eko 492/1995 Foru Dekretuaren bidez partez aldatu zen.

Ordezkaritza kargu batzuk berritu dira eta, horregatik, bidezko da Toki Araubideko Foru Batzordeko kide berriak izendatzea.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoko hauek izendatzea Toki Araubideko Foru Batzordeko kide:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak:

–Bernardo Ciriza Pérez jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria, batzordeko burua izanen dena.

–Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia.

–Izaskun Abril Olaetxea andrea, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.

–Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

–María Begoña Urrutia Juanicotena andrea, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia.

–Javier Cía Aldaba jauna, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria.

–Ana Rodríguez Hidalgo andrea, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria.

b) Nafarroako Toki Administrazioaren ordezkariak (Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan toki entitateen elkarteek hautatutakoak):

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Azkoiengo alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua.

–Mario Fabo Calero jauna, Martzillako alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehen buruordea.

–Ander Oroz Casimiro jauna, Antsoaingo alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko bigarren buruordea.

–Enrique Maya Miranda jauna, Iruñeko alkatea.

–Ángel Martín Unzué Ayanz jauna, Agoizko alkatea.

–Manuel Romero Pardo jauna, Arangurengo alkatea.

–Mikel Landabere Villanueva, Aurizberriko Kontzejuko burua.

Gainera, entzule gisa, Yolanda González García andrea joanen da, Vianako alkatea.

2. Ana Rodríguez Hidalgo andrea Toki Araubideko Foru Batzordeko idazkari izendatzea.

3. Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna Toki Araubideko Foru Batzordeko buruorde izendatzea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 14an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1914646