231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

304/2019 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua kide anitzeko organoa da, sortu zena Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 28ko 5/2016 Foru Legearen bidez, eta xedea du Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna bultzatzea, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatu bezala.

Otsailaren 1eko 7/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Haren osaera, egun, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluan dago araututa, eta horren 3. puntuak xedatzen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideek kargua utziko dutela berek uko eginda, ordezkariaren eta ordezkatzen duen entitatearen arteko lotura desagertzen denean, heriotzaren ondorioz edo epai bidez ezgaituak izan ondoren.

Ordezkariaren eta ordezkatzen duen entitatearen arteko lotura desagertu denez Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako kideen kasuan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatutako kideek uko egin dutenez, bidezkoa da osaera aldatzea.

65.3 artikuluak, halaber, xedatzen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko dituela Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek hautatu ondoren.

Egiaztaturik ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, kasuan kasuko izendapenak egin direla eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruaren izendapen proposamena egin dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide:

a) Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa:

–Cristina Ibarrola Guillén andrea.

  • Ordezkoa: Javier García Jiménez jauna.

–Javier Lecumberri Urabayen jauna.

  • Ordezkoa: Ainhoa Unzu Gárate andrea.

–Blanca Isabel Regúlez Álvarez andrea.

  • Ordezkoa: Jabier Arakama Urtiaga jauna.

–Adolfo Araiz Flamarique jauna.

  • Ordezkoa: Maiorga Ramírez Erro jauna.

b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna.

–Mario Fabo Calero jauna.

c) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa:

–Roldán Jimeno Aranguren jauna.

  • Ordezkoa: María González de Audicana Amenábar andrea.

2. Jakinarazpena egitea interesdunei, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari, Nafarroako Parlamentuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1914061