230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Zerbitzu anitzetako peoiak izendatzeko proposamena

2019ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Eguesibarko Udalean zerbitzu anitzetarako peoi izateko bi lanpostu, 8.8 eta 8.10 zenbakikoak, lan araubide finkoan eta lanaldi osoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdiaren 8.1.4 oinarriari jarraikiz, epaimahaiak Alkatetzari igortzen dio proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena:

Oier Legarra Beunza jn., 8.10 lanposturako.

David Hernández Cabrerizo jn., 8.8 lanposturako.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek aurkeztu beharko dituzte Eguesibarko Udaleko bulegoetan deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eguesibarren, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1913975