230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

524/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Corellako (Nafarroa) goi horniduraren adarra zati batean berritzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 1025/2019 Ebazpenaren bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen, desjabetze espedientean hura onuradun izendatu zen, eta jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, “Corellako (Nafarroa) goi hornidurarako adarra zati batean berritzea” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, urriaren 15eko 293/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea “Corellako (Nafarroa) goi horniduraren adarra zati batean berritzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzaren onuradunari (Moncayoko Ur Mankomunitatea) eta Corellako eta Cintruenigoko udaletako alkate udalburuei, 2019ko abenduaren 19an udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Pedro Gracia Araiz jauna eta Mariola Idoate Saralegui andrea izendatzea jarduten duen administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak bietako edozeinek sina ditzan.

4. Mª Carmen Uriz Lusarreta andrea, Itziar Calvo Oteiza andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea administrazio onuradunaren peritu izendatzea, hiruetako edozein funtzio tekniko horretan aritzeko.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Corellako eta Cintruenigoko udaletxeetako iragarki tauletan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2019ko azaroaren 11n.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Corellako udaletxea (Nafarroa).

Eguna: 2019ko abenduaren 19a.

HITZORDUA

TITULARRAK (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

13:00

Angel José Vázquez Sande jauna

Helbide ezezaguna

7

898

Corella

Iragarkiaren kodea: F1914435