230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartua, “Goi hornidurarako adarra zati batean berritzea, Corellan (Nafarroa)” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 1025/2019 Ebazpenaren bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen, desjabetze espedientean hura onuradun izendatu zen, eta jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, “Goi hornidurarako adarra zati batean berritzea, Corellan (Nafarroa)” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, urriaren 15eko 293/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

Proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, funtsezkoa delako lanak (Corella urez hornitzeko hodi bat zati batean berritzea, alegia) azkar egitea, berehala konpontzeko uraren hornidurarako hodi hori haustean sortzen diren arazoak, eta, horrela, Corellarako hornidura bermatzeko.

Nafarroako Gobernuak, Moncayoko Ur Mankomunitateak alegatutako arrazoiak ikusita, eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. “Goi hornidurarako adarra zati batean berritzea, Corellan (Nafarroa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Moncayoko Ur Mankomunitateari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1914287