230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2019ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 7. eta 8. aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan, kreditu-gehigarria sortzeko.

2019ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu bereziak

VI. kapitulua

Inbertsio errealak

104.100,00 euro

FINANTZAKETA:

VIII. kapitulua

Finantza-aktiboak

104.100,00 euro

8/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu bereziak

VI. kapitulua

Inbertsio errealak

41.500,00 euro

FINANTZAKETA:

VIII. kapitulua

Finantza-aktiboak

41.500,00 euro

Vianan, 2019ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, M. B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1914451