230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2019an gizarte entitateei dirulaguntzak
emateko gizarte-ekintzaren alorrean proiektu
interesgarriak garatzeko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 481194 eta Udalaren webgunean.

–Helburua eta xedea. Dirulaguntzen deialdi honek hauxe du xede: laguntza ekonomikoak ematea proiektu interesgarriak (4c puntuan deskribatzen direnak) Eguesibarko Udaleko gizarte-ekintzaren alorrean 2019. urtean garatzen dituzten gizarte entitateei.

–Onuradunak:

Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izan ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak soilik:

Irabazi-asmorik gabekoak izatea (irabazi-asmorik gabeko entitate, elkarte edo fundazioak).

Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barrenean, honelako jarduerak egitea: prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan. VIII. eranskina.

Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa. Deialdi honek “Dirulaguntzak gizarte taldeei” partidan adierazitako aurrekontu-izendapena izanen du. Gizarte-ekintzako proiektuetara %50 bideratuko da eta beste %50, berriz, Ibarrean bizi diren pertsonei zuzendutako ekintzak edo zerbitzuak egiten dituzten entitateendako izanen da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 10 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Sarrigurenen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914419