230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Epatzeko iragarkia 263/2019 prozedura arruntean, zeina abiarazi baita Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 2637/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka, administrazio-isiltasunaren bidez eman baita, eta ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia eta harekin zerikusia duten beste egintza batzuk berrikusteko eskaera administrazio-isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Aipatu 2637/2018 Ebazpenaren bidez, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdiko praktikaldia arautu zen; deialdi hori urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren 2019ko irailaren 16ko ofizio bidez, agindu zen espediente administratiboa bidal zekiola Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta epatu zitezela interesdun zirenak Luis Alberto Villa Madera jaunak jarritako 236/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, zeina aurkeztu baitzen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 2637/2018 Ebazpenaren aurka eta ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia eta harekin zerikusia duten beste egintza batzuk berrikusteko eskaera administrazio-isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Aipatu 2637/2018 Ebazpenaren bidez, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdiko praktikaldia arautu zen; deialdi hori urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ofizio horretan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez epatzen dira hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian euskarazko eta gaztelaniazko epaimahaietan parte hartu zuten guztiak, ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salan, iragarkia argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iruñean, 2019ko azaroaren 14an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1914574