230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRADA

Kredituetan aldaketa egiteko 1/2019 espedientea.
Hasierako onespena

Arradako Kontzejuko Batzarrak, 2019ko azaroaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kreditu aldaketa egiteko 1/2019 espedientea, eta jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunez, argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten Idazkaritzan eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluarekin eta ondokoekin.

Arradan, 2019ko azaroaren 14an.–Burua, Miguel Rodríguez Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1914551