230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2019ko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2019. urteko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.

Aipatutako espedientea interesdunen eskura dago, azter dezaten eta aukera izan dezaten bidezko alegazioak aurkezteko, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 eta 33.2 artikuluetan xedatutakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914547