230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, aldaketa aho batez onetsi zuen, hasiera batez, Noain Elortzibarko Udalaren Ordenantza fiskal orokorrean (0 zenbakiko ordenantza).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914545