230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea, 2019an

Aditzera ematen da heldu den 2019ko abenduaren 13an amaituko dela ibilgailuak espaloietan barna sartzeko 2019ko tasa (pasabideak) ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2019ko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1914397