230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da Garinoaingo Udaleko Alkatetzak 2019ko azaroaren 4an emandako 88/2019 Ebazpenaren laburpena, eskumenak eskuordetzeari buruzkoa, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Garinoaingo udalerritik kanpo egon behar dudanez 2019ko azaroaren 11tik abenduaren 11ra, biak barne.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarriaren arabera eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, nik, Bertha Sánchez Luna, Garinoaingo alkate naizen honek,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nire eskudantzia guztiak Virginia Ruiz Pe alkateordearen esku uztea, esandako egunetan alkatetzak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko.

Bigarrena.–Eskuordetza honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta haren berri Osoko Bilkurari ematea hurrengo bilkuran, adierazirik aukeran errekurtso hauek jar ditzakeela.

Garinoainen, 2019ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L1914379