230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udalerritik kanpo izanen naizenez azaroaren 21etik abenduaren 16ra, biak barne, bidezko da eskudantziak eskuordetzea.

Horren ondorioz, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendaren 47. artikuluarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Iñaki Busto Bustori eskuordetzan ematea Alkatetzari dagozkion eskudantziak, aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Arellanon, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1914572