230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak berritzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da”.

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek kargualdia bukatzearekin galduko dutela izaera hori.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak izendatu ziren.

Ikusirik azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legean ageri diren entitate gehienek hautatu dituztela Nafarroako Eskola Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak, bidezkoa da behar den erabakia ematea ordezkari horiek Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ondoren adierazten diren pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, adierazten den erakundearen ordezkari gisa:

Batzordekideak:

Ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkariak:

–Mikel Lizaso Odriozola jauna, LAB sindikatuaren ordezkari.

–María Soledad Garjón López andrea, AFAPNA sindikatuaren ordezkari.

–María Aránzazu Ruiz Vidorreta andrea, STEE-EILAS sindikatuaren ordezkari.

Ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkariak:

–Laura Sanzol Olleta andrea, FSIE-SEPNA sindikatuaren ordezkari.

–Carmela Muñoz Ventura andrea, FETE-UGT sindikatuaren ordezkari.

Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkariak:

–María José Anaut Couso andrea, FETE-UGT sindikatuaren ordezkari.

Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien ordezkariak:

–Iosu Mena Sarasola jauna.

Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren ordezkariak:

–Jorge Lanchas Rivero jauna, ANEG-FEREren ordezkari.

–Ignacio María Iraizoz Zubeldía jauna, ANEG-FEREren ordezkari.

–Josu Repáraz Leiza jauna, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari.

Ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkartearen ordezkariak:

–Mikel Rodríguez Aguirreche jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari.

Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioen ordezkariak:

–María Rodríguez Moran andrea, HERRIKOA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Santiago Álvarez Folgueras jauna, HERRIKOA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Eduardo Mayor García jauna, CONCAPA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Germán Chocarro Garbayo andrea, BRITILA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Sergio Iribarren Galbete jauna, SORTZEN Gurasoen Federazioak proposaturik.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatu itunduetako zuzendarien ordezkariak:

–Maite Pellejero Olcoz andrea.

Toki entitateen ordezkari gisa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik:

–Mario Fabo Calero jauna.

–Esther Lacasta Pérez-Ilzarbe andrea.

Nafarroako unibertsitateetako ordezkariak:

–Cristina Bayona Sáez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari.

–Sonia Rivas Borrel andrea, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari.

Nafarroako Foru Komunitatean bateko eta besteko desgaitasun motak biltzen dituen erakunde nagusiko ordezkariak:

–Ignacio Toni Echeverría jauna.

Nafarroako Parlamentuaren ordezkariak:

–Jabier Arakama Urtiaga jauna.

–Patricia Fanlo Mateo andrea.

Berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkariak:

–Ainara González Rubio andrea.

Nafarroako ikastetxeetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkariak:

–Lourdes Larunbe Arretxe andrea.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1914290