230. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kideak berritzen dituena.

Uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuak, zeinak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu baitzuen, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Cámara Navarraren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa. Halaber, adierazten du Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko direla kideak.

Aldaketak izanez gero Foru Komunitateko Administrazioak Kontseilu horretan dituen ordezkaritza instituzionaleko karguetan, bai eta eragile ekonomiko eta sozialen ordezkaritzan ere, berritu egin beharko dira Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluko kide batzuk.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako txostena, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ontzat emana, eta apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hau erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea xedatzen da eta emandako zerbitzuak eskertzen zaizkie:

–Kontseiluburua: María Roncesvalles Solana Arana andrea.

–Administrazioa ordezkatzen duten kideak:

  • Titularrak:
  • Miguel Laparra Navarro jauna.
  • Isabel Elizalde Arretxea andrea.
  • Roberto Pérez Elorza jauna.
  • Paz Fernández Mendaza andrea.
  • Ignacio Catalán Librada jauna.
  • Ordezkoak:
  • Francisco Javier Tuñón San Martín jauna.
  • Ignacio Gil Jordán jauna.
  • Ander Domblás García jauna.
  • Cruz Martínez Erausquin jauna.

–Erakunde sindikalak ordezkatzen dituen kidea:

  • Rakel Laspidea Arnedo andrea (ELA).

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzen duen kidea:

  • Pablo Azcona Molinet jauna.

2. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek izendatu dira, alderdi hauek ordezkatzeko:

–Kontseiluburua: Carlos Gimeno Gurpegui jauna (Hezkuntza Departamentua).

–Administrazioa ordezkatzen duten kideak:

  • Titularrak:
  • María Carmen Maeztu Villafranca andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Tomás Rodríguez Garraza jauna (Hezkuntza Departamentua).
  • Miriam Martón Pérez andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Carlos Adín Sanz jauna (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Pilar Irigoien Ostiza andrea (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).
  • Ordezkoak:
  • Gil Sevillano González jauna (Hezkuntza Departamentua).
  • Luis Goñi Navarro jauna (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua).
  • Luis Campos Iturralde jauna (Eskubide Sozialetako Departamentua).
  • Lola Urrutia Heredia andrea (Eskubide Sozialetako Departamentua).

–Eragile ekonomikoak eta sozialak ordezkatzen dituen kidea:

  • José Luis Maiza Ocáriz jauna (ELA).

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzen duen kidea:

  • Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1914289