229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Bat etorriz alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruz bai abenduaren 23ko 35/1994 Legean bai Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin, betiere Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Iosu Ruiz de Larrinaga Dublán udal honetako kudeaketa batzordeko kidearen esku uztea 2019ko azaroaren 29an udaletxean izanen den ezkontza zibila egiteko eginkizunak.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta interesdunei jakinaraztea.

3.–Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Bargotan, 2019ko azaroaren 7an.–Kudeaketa batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1914263