229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2020ko karga-tasak

Udalak, 2019ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,20 izanen da.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Piedramilleran, 2019ko azaroaren 7an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L1914279