229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Piedramillerako Udalak, 2019ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Piedramilleran, 2019ko azaroaren 7an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L1914277