229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko
eremuak arautzen dituen ordenantzan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Herritarren Segurtasunerako Alorraren txostena eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. artikuluan,

ERABAKITZEN DA:

Lur azaleko aparkatzea aldatzea ondoren zehazten diren bideetan, eta honako hauek gaitzea:

–Aparkatzeko toki laranjak honako aparkaleku multzo hauetan: Pio XII.aren etorbidea 17, 4. sektorea (15 toki); Pio XII.aren etorbidea 21, 4. sektorea (9 toki); Errioxa kalea, 5. sektorea (20 toki).

–Aparkatzeko toki laranjak, Pio XII.aren etorbidean zehar, bi aldeetan (50 toki).

–Aparkatzeko toki gorriak, Pio XII.aren etorbidearen 18 zenbakidun aparkaleku multzoan, 5. sektorean (15 toki, multzoko gainerakoek laranja segituko dute).

–Aparkatzeko toki urdinak Iturrama kalean, 4. sektorean (8 toki).

Iruñean, 2019ko azaroaren 12an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1914491