229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2020ko karga-tasa

Udal honek, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko 2020. urteko kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau onestea:

–%0,4849 zerga-tasa, Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioarena.

–%0,4423 zerga-tasa, Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioarena.

2. Erabaki hau 30 egunez jendaurrean ikusgai edukitzea, aldez aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarrita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten.

3. Aitzineko puntuan aipatu den epean erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez badago, zerga-tasa horiek behin betiko onetsitzat emanen dira. Kasu horretan, lege-ondorioak izan ditzan, egoera hori, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lesakan, 2019ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1914008