229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza fiskaletako aldaketa, 2020. urterako.
Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2019ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

“1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskaletako aldaketa 2020. urterako, espedientean ageri den moduan.

2. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean ediktuak paratu ondotik, herritarrek edo bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta erreklamazio, eragozpen edota oharrak aurkeztu ahal izateko.

Halakorik ez badago, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.”

Lesakan, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1913990