229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren
2020ko karga-tasa

Udal honek, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–2020. urteko eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa hau onestea:

–%5ekoa, exekuzio-materialaren aurrekontuaren gainean. Hortik kanpo gelditzen dira mozkin industriala eta proiektua egiteari eta obra-zuzendaritzari dagozkien ordainsariak.

–%3,5ekoa, teilatuak eta fatxadak konpondu, igogailuak jarri etxebizitzetan, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduketak eta ur berorako eguzki sistema jartzea (mistoa bada: eguzkia+gasa edo elektrizitatea, berotze sistema osoari aplikatuko zaio).

–%2koa, eguzki panel fotovoltaikoen instalazioa, ur berorako eguzki sistema (mistoa bada: eguzkia+biomasa, berotze sistema osoari aplikatuko zaio), etxebizitzen zaharberritzeetan isolamendu termikoa hobetzen duten inbertsioak (proiektua behar da) eta geotermia energía jartzea.

Gutxienez ere ordaindu beharreko tarifa, obra lizentzia eskatzen den aldiro: 20,00 euro.

2. Erabaki hau 30 egunez jendaurrean ikusgai edukitzea, aldez aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarrita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten.

3. Aitzineko puntuan aipatu den epean erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez badago, zerga-tasa horiek behin betiko onetsitzat emanen dira. Kasu horretan, lege-ondorioak izan ditzan, egoera hori, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lesakan, 2019ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1913989