229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aldaketa ordenantzan, zeinean arautzen baita Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an, eta Udalaren iragarki-taulan. Alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onesten da aipatutako ordenantzaren aldaketa, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA BASOKOETXEA BORDAKO JOLAS JARDUERA PRIBATUEN ERABILERA

Irañetako Udalak, ingurumenaren arloan dituen ahalmenak erabiliz, sustatu du jolas jarduerak arautzen dituen ordenantza hau, xedea izanik begiratzea bateragarri direla segurtasuna eta aisiarako eskubide legitimoak, arrazoizko mugen barnean. Horretan sartzen da:

–Xedea eta aplikazio-eremua.

–Erabileraren araubide orokorra.

–Erreserbatzeko prozedura.

–Erreserbaren iraupena.

–Tarifak.

–Ardurak.

–Erabileren mugak.

–Debekuak eta zehapenak.

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

Ordenantza honen xedea da arautzea Basakoetxea bordan egiten diren jolas, kultura eta aisialdi jarduera pribatuak. Basakoetxea dago Irañetako 2. poligonoan, 58. lurzatian.

2. artikulua. Erabiltzeko araubide orokorra.

Basokoetxea borda irekia egonen da, eta, hala, mendiko aterpetxe eginkizuna beteko du, eta ez da nahitaezkoa izanen erreserba egitea 10 lagun arteko taldeentzat. Kopurua edozein izanik ere, komeni da erreserba egitea, erabilera bermatzeko.

Gehienez ere gau bat egin daiteke Basokoetxean, eta, betiere, justifikatu beharko da gaua igarotzeko beharra, loturik egon behar duena kirol, kultura, hezkuntza eta/edo zientzia jarduerekin. Gaua egiteko ordutegia: 19:00etatik aurrera, eta irteera izanen da biharamuneko 12:00ak baino lehen.

Basokoetxea bordako sarrerako atean ordenantza ezarriko da panel batean, eta beste panel batean, adieraziko da Udalari iradokizunak egiten ahal zaizkiola.

Basokoetxean aterpetxean 29 lagun sar daitezke gehienez. Udalak taldeen erabilera erreserbak onar ditzake edukiera bete arte.

3. artikulua. Salbuespeneko araubidea.

Behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan, Udalak, Alkatetzaren dekretu baten bidez, ordenantza honen baldintzak zabaldu edo aldatu ditzake, eta, are, kasu berezietan eman ditzake erabilera esklusiborako baimenak, eta, halakoetan, giltzak uzten ahal ditu. Jarduera egin ondoan, giltzak itzuli eginen dira.

Ikastetxeetarako, Udalak baimen bereziak eman ditzake.

Betiere, Udalak beretzat erreserbatzen du sarrera ukatu ahal izatea.

4. artikulua. Erreserbatzeko prozedura.

Aldez aurreko erreserba nahitaezkoa da 10 lagunetik gorako taldeentzat, eta horren berri idatziz jaso behar du Udalak izendatutako arduradunak. Udalak erabilera erreserbak onar ditzake edukiera bete arte.

Erreserba egitea nahitaezkoa ez denean ere, hain zuzen ere 10 lagun baino gutxiagoko taldea izateagatik, komeni da erreserba egitea, erabilera bermatzeko.

Eskaera idatziz egin beharko da, eta Udalaren erregistroan aurkeztu. Borda erabiltzeko, beharrezkoa izanen da ematea izena, deiturak, NANa eta harremanetarako telefonoa, eta zehaztu beharko da egin beharreko jarduera edo erabilera. Gainera, adierazi beharko dira erabilera orduak, eta ea gaua igaro behar den.

Ibilgailu motordunekin iritsi nahi izanez gero, adierazi beharko da zer matrikula duten, Basokoetxea bordako pistan zirkulatzeko eskaeran.

Eskatzaileak izanen du ordenantza honen araudia osorik betetzeko ardura, eta horrela geldituko da jasorik arau horiei atxikirik joanen den agiri sinatuan.

Baimena lortutakoan ordainduko dira tarifak.

5. artikulua. Erreserbaren iraupena.

Egun baterako edo egun bat eta gau baterako izanen da erreserba, ordutegi hauekin:

Egunekoa: 12:00-19:00.

Gaua: 19:00-12:00.

Salbuespenez, baimendu daitezke bi egun eta gau bat.

6. artikulua. Tarifak.

Bisitariek zenbat diren eta eskatzailea Irañetan erroldaturik dagoen, horren araberakoak izanen dira tarifak. Eguneko tarifak dira.

TARIFAK, ERROLDATUENTZAT

10 lagun arteko taldeen erreserbak

15 euro/eguna/taldea

20 lagun arteko taldeen erreserbak

25 euro/eguna/taldea

30 lagun arteko taldeen erreserbak

40 euro/eguna/taldea

xxx lagun arteko taldeen erreserbak

60 euro/eguna/taldea

TARIFAK, ERROLDATU
GABEKOENTZAT

EGUN BAKARREKO ERRESERBA

EGUN 1 + GAUA

2 EGUN + GAU BAT (salbuespeneko araubidea)

10 lagun arteko taldeen erreserbak

30 euro/eguna/taldea (erreserba izanez gero)

45 euro

60 euro

20 lagun arteko taldeak

50 euro/eguna/taldea

75 euro

100 euro

29 lagun arteko taldeak

80 euro/eguna/taldea

120 euro

160 euro

Erreserba egitean 50 euroko fidantza utziko da, araudi hau betetzearen berme gisa, eta gero itzuli eginen da, behin behar diren egiaztapenak egin ondoan, gehienez hilabeteko epean. Kalteak izan badira, fidantza ez da itzuliko harik eta arduradunek horiek konpondu arte.

Baldin erreserbatutakoak baino ordu gehiago erabiltzen badira, eta gero beste talde erreserbarik badago, sartzen den taldearen erreserba errespetatu beharko da, horrek izanen baitu betiere lehentasuna, erreserbaz kanpo erabiltzen ari den taldearen aurretik.

Betiere, Udalak beretzat erreserbatzen du sarrera ukatu ahal izatea.

7. artikulua. Erantzukizunak.

Araudi hau ez betetzeak zehapenak ekarriko ditu, arautzen direnak zehapenei buruzko artikuluan; zehapen horiek lehenik eskatu eta ezarriko zaizkie erreserbaren titular agertzen direnei, eta, modu subsidiarioan, erabiltzaileei.

8. artikulua. Garbiketa.

Erabiltzaileak beharturik daude borda, komunak eta inguruak garbitzera; gisa horretara, instalazioak mantenduko dira hurrengoan ere egin ahal izateko jolas, kultura eta aisialdiko jarduerak. Nola aurkitu den, horrelaxe utzi behar da borda: erratza pasatua, txukun, itxia eta zabor poltsak eramanak.

9. artikulua. Erabiltzeko mugak eta debekuak.

Debeku da su egitea horretarako ez diren tokietan (barbakoa).

Debeku da borda barnean eta inguruan lo egitea.

10. artikulua. Zehapenak.

Instalazioetan egiten diren kalteek zehapen izanen dute konponketaren zenbatekoa gehi %20ko errekargua ordaindu beharra.

Araudi honek ez du salbuesten Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudia betetzetik.

11. artikulua. Indarra hartzea.

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Uharte Arakilen, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1913966