2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2020. ekitaldiko zerga tasak
Berako Udalak, 2019ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:
“1. Zerga tasa hauek onestea 2020rako:
–Lurraren gaineko kontribuzioa, %0,243.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, %18,22. Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, %5ean mantendu.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 1,3485 indizea aplikatu.
2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.”
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Beran, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L1913988