229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2020. ekitaldirako. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2019ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2020. ekitaldirako, espedientean ageri den edukiarekin (%1,2ko igoera):

–Bide publikoko lurpearen, hegalkinaren eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasak.

–Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.

–Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak.

–Jarduera zein irekitze baimenengatiko tasak.

–Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeagatiko tasak.

–Musika Eskolako prezio publikoen tarifak, 2020-2021 ikasturtea.

–Saneamendu eta ur-hornidurarengatiko tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko aldian. Herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1913987