229. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2019 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten baitira zenbait eskumen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11 artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzan ematea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Artikulu horrek ezartzen duenez, halaber, eskumenak noiznahi eskuordetu eta errebokatu daitezke, eskuordetzea egiten duen organoak onetsiko ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira. Ezartzen du, halaber, eskuordetze baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, eskuordetzea egiten duen organoak emanak balira bezala hartuko direla.

Zuzendaritza Nagusiaren jardueren garapenean beharrezkoak diren eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, egokitzat jo da S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari dagozkion zenbait eskumen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea zerbitzu horrek tramitatutako dirulaguntzen ordainketa, itzulketa eta horiek kobratzeko eskubidearen galera, indarreko legeek Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari esleitzen baitiote.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 14an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1914569