228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2019ko urriaren 22an egin batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2019ko udal aurrekontuko 1/2019 aldaketa. Aldaketa hori berehala betetzekoa izanen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin. Alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Burgin, 2019ko urriaren 22an.–Batzarburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1914353