228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia U.I.-2.3 unitatean. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2019ko urriaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Villatuertako U.I.-2.3 unitatean. BSH Electrodomésticos España SAk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1913979