228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketak ordenantzetan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2019ko azaroaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituela aldaketak Eguesibarko Udalaren honako udal ordenantza hauetan:

–Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena;

–Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituena.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkezten ez badute, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914340