228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Egulbatiko herri-larreen aprobetxamenduaren
zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Eguesibarko Udalak, 2019ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Egulbatiko herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Eguesibarren, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914334